Hasiera

2016-07-24 Jose Maria Loiarte eta Alberto Etxeberria kontratatuko dira festetako zerbitzu anitzetarako

Herriko festetako zerbitzu anitzetarako lanak egiteko oposizio-lehiaketa egin ondoren, Jose Maria Loiarte eta Alberto Etxeberria izan dira emaitza onena atera dutenak eta beraz, Angelekin batera lanean ariko direnak. Oposizio deialdira 5 pertsona aurkeztu dira, baina hauetatik 3 pertsona ziren baldintzak betetzen zituztenak. Proba teorikoa egin ostean, eta bakoitzaren merituetako puntuazioa kontuan hartu ondoren, udal epaimahaiak
irakurri gehiago

2016-07-21 Familia langile izateko oposizio-lehiaketa

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia langile izateko oposizio-lehiaketa deitu du. Oposizio-lehiaketa hau, lanpostu bat betetzeko izango da. Deialdiaren informazioa: Euskaraz Gaztelaniaz

2016-07-07 Herriko festetarako lan kontratazioa egiteko oposizio proba egingo da

Udalak, herriko festetan zerbitzu anitzetarako udal langileei laguntzeko bi pertsona kontratatuko ditu. Kontratuak 9 eguneko iraupena izango du eta 5 orduko lanaldia eguneko. Langile hauen hautaketa lehiaketa-oposizio proba bidez egingo da eta lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskaera uztailaren 15eko 12:30ak arte egin ahal izango da, udaletxean. Hautaproba gainditu eta lanpostua lortu ez dutenekin kontratazio lan-zerrenda bat
irakurri gehiago

2016-07-03 Goizueta informatzen: 3.alea

Kalean da udal aldizkariaren 3. alea